Urteko bosgarren greba orokorra izan dute gaur Grezian eta, batik bat, arlo publikoari eragin dio; geldituta izan da, oro har. Berriz ere milaka lagunek egin dute Greziako Gobernuaren murrizketen kontra, eta. Atenasko Sintagma plazan liskar handiak izan dira protestagileen eta polizien artean. Hiriburuan bertan legebiltzarra babestu behar izan dute poliziek, eta gogor aritu dira.
Zerbitzu publikoak geratuta edo itxita izan dira, eskolak eta bulegoak ere bai, eta aire, itsas eta tren trafikoan irteera asko ez dituzte egin.
Atzeraldia sakondu egin da Grezian, eta ezinezkoa egin du defizita murriztea. Aurten %5,5 apalduko da hango ekonomia, eta beste %2,5 datorren urtean.
Bigarren erreskaterako jarri zizkioten baldintzak betetzerik izango ez duen arren, dirua jasotzea espero du Atenasek.