Ekonomia

Greziako Gobernua, murrizketa gehiago aztertzen

30.000 funtzionariok soldataren %60 jasoko lukete eta, hamabi hilabeteren buruan administrazioan beste lan bat aurkitzen ez badute, kaleratu egingo dituzte.

2011ko irailaren 29a
20:33
Entzun

Greziak gerrikoa estutzen jarraituko du. Greziako Gobernua berriro bildu da gaur murrizketa gehiago onartzeko. Mahai gainean 30.000 funtzionarioren soldatak jarri dituzte. Murrizketa onartzen badute, horiek soldataren %60 jasoko dute soilik, eta hamabi hilabetetan administrazioan beste soldata bat aurkitzen ez badute, kaleratu egingo dituzte.

Sindikatuek bitartean mobilizazioekin jarraitzen dute, eta gaur manifestazio handia egin dute Atenasen, Parlamentuak datorren hilean onartuko dituen murrizketen aurka. Taxietako jabeek sektorearen liberalizazioaren aurka mobilizatu dira, eta ospitaletako langileek hiru orduko lan uztea egin dute.

8.000 milioiko laguntza airean

Gaur nazioarteko hainbat ordezkari Atenasera itzuli dira, Greziako Gobernuak egin ahal duen guztia egiten ari ote den gainbegiratzera. Azken bisitan, irailaren 2an, nahikoa egiten ari ez zirelakoan utzi zuten Grezia. Airean lehen erreskate planaren seigarren zatiko 8.000 milioi euroak daude. Adituek espero dute urriaren 3rako elkarrizketak laguntza hori bideratu ahal izatea.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.