ekonomia

Greziako Parlamentuak onartu ditu troikak eskatutako neurriak

3.200 milioi euro aurreztu beharko ditu Greziak; osasun zerbitzuei eta pentsioei eragingo die, besteak beste.

2012ko otsailaren 29a
10:41
Entzun

Greziako Parlamentuak 3.200 milioi euro aurrezteko neurriak onartu ditu. Murrizketa horiek osasun zerbitzuetan, pentsioetan (75 milioi euro), funtzionario kopuruan eta bestelako gastuetan izango dute eragina. 

EBZ Europako Banku Zentralak, NDF Nazioarteko Diru Funtsak eta EB Europako Batasunak —troika izenekoak—eskatutako neurria da hori, bigarren erreskaterako baldintza gisa.

300 diputatuetatik 202k onartu dute testua, eta 80k bozkatu dute aurka.

Aurretik parlamentuak onartu zuen hartzekodun pribatuen zor bonuen trukea burutzeko beharrezkoa den legedia.

Horrela, hartzekodun pribatuek 107.000 milioi euro barkatuko dizkiote, bankuen eskuetan dagoen Greziaren zor publikoaren %53,5, eta zor bonu berriak emango dizkiete zaharren truke. 


 
 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.