Grezian grebarekin egingo diote harrera Merkeli
ATENAS. Eurogunearen zorraren krisia hasi zenetik lehen bisita ofiziala egingo du Angela Merkelek Greziara, asteartean. Sindikatuek hiru orduko lanuzteekin eta manifestazio batekin egingo diote harrera, Alemaniako gobernuburuari leporatzen dizkiotelako azken urteotan izan duten austeritatea.Antonis Samaras lehen ministroak gonbidatu du Merkel,eta «gobernuburu bati ematen zaion ongietorria» agindu dio.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu