Greziaren erreskatea berriro negoziatuko dute

2012ko ekainaren 20a
00:00
Entzun
Europako Batasunak eta Nazioarteko Diru Funtsak berriro negoziatuko dituzte Greziari bigarren erreskatearen truke ezarritako baldintzak. Hala ere, Europako Batasuneko iturrien arabera, ez dute eskatutako emaitzarik aldatuko, emaitzak lortzeko modua baizik, eta berriro negoziatzeak ez du esan nahi Greziari emaitzak lortzeko denbora gehiago emango diotenik.

Erreskatearen baldintzak berriro negoziatzeko arrazoi ofiziala da hauteskundeen ondorioz zenbait erreforma atzeratu egin direla eta gobernu berria osatu eta gero baldintzak egokitu egin beharko dituztela. Portugalen eta Irlandaren erreskateen baldintzak ere aldatu zituzten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.