Greziaren porrotaren kostua, bilioi bat euro
ATENAS. Greziaren balizko «porrot desordenatu» batek bilioi bat eurotik gorako kostua izango luke nazioartearentzat. Hala kalkulatu du Nazioarteko Finantzen Institutuak. Berriro ere kinka larrian da herrialdea. Hartzekodun pribatuek bihar gauera arteko epea dute zorraren %53 barkatzen duten edo ez erabakitzeko. Egiten ez badute, herrialdeak ez du jasoko bigarren erreskaterako adostutako laguntza.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu