Krisia eurogunean. Hauteskundeak Grezian

Greziaren programa malgutzea baztertu du Merkelek

Krisia behingoz konpontzeko eskatuko diete G2oko taldekoek Europako Batasuneko buruzagiei

Erredakzioa
2012ko ekainaren 19a
00:00
Entzun
Alemaniako Gobernuan Greziaren erreskatearen baldintzei buruz sortu diren ahots desberdinak isilarazten saiatu da Angela Merkel kantzilerra. Ezezko borobila eman dio baldintzak malgutzeari, baina onartu du agian Grezian hazkundea bultzatzeko neurriak hartuko dituztela.

Merkel eta Europako Batasuneko estatukide handietako buruzagiak Mexikoko Los Cabos hirian daude, G20ko taldearen bileran parte hartzen. Espero denez, munduko beste potentzietako arduradunek zorraren krisia behingoz konpontzeko presio egingo diete EBko agintariei, eta bereziki Merkeli.

Alemaniako kantzilerrak betiko mezu zorrotzari eusten dio. Grezian sortuko den gobernuak erreskatearen baldintzak bete behar dituela ziurtatu du: «Garrantzitsuena da gobernu berriak [aurrekoak] hartutako konpromisoak betetzea. Erreformen erritmoari eutsi behar zaio». Hitz horiekin kontraesanean dago Guido Westervelle Atzerri ministroak esandakoarekin. «Sakoneko aldaketak» baztertuta ere, erreformak ezartzeko epeetan malguago jokatzeko aukera aipatu du Westervellek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.