Irudia. Atenas
GREZIARRAK, ALEMANIAREKIN HASERRE
Greziako sindikatuek uste dute sektore pribatuko langileen %80k eta sektore publikoko %90ek egin zutela greba atzo. Europako Batzordeak, Europako Banku Zentralak eta Nazioarteko Diru Funtsak bigarren erreskatearen truke ezarri nahi dizkien murrizketen kontra egin zuten greba, GSEE eta Adedy sindikatuek deituta. Greziarrak oso haserre daude Europako agintariekin, baina batez ere Alemaniarekin. Atzo Alemaniako banderak erre zituzten protesta ekintzetan. Greziako Gobernua gaur bilduko da gobernuko hiru alderdiekin, murrizketak hitzartzeko. Atzoko bilera atzeratu egin zuen, beste behin. Murrizketak onartzea espero da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu