Lan araudia

Guardiako orduak lanorduak dira

Europako Batasuneko Justizia Auzitegiak esan du ordu horietan langilea ezin dela "interes pertsonaletan" aritu.

Guardiak egitean ezinbestekoa da telefonoa. BERRIA
xabier martin
2018ko otsailaren 22a
13:19
Entzun

Lanpostura berehala deitua izateko prest egon beharra lanean egotea da, eta egoera horretatik eratortzen dena aplikatu behar zaio langileari. Hala ebatzi du Europako Batasuneko Justizia Auzitegiak, Nivellesko (Belgika) suhiltzaile batek jarritako salaketa baten harira.

Guardia orduak lanorduak dira, alegia, denbora tarte txiki batean lanpostura azaltzeko moduan egon behar horrek langilearen "interes pertsonalak" baldintzatzen dituelako; guardiak langilea fisikoki gertu egotera behartzen duenez, ezin du denbora hori "interes pertsonaletan" baliatu. Belgikako suhiltzailearen kasuan, zortzi minutukoa da denbora tarte hori.

2003/88 zuzentaraua gogoratu du epaiak, non "lanorduak" eta "atseden orduak" bereizten diren; auzitegiaren arabera, EBko estatu kideek ezin dute "lanorduen" kontzeptua aldatu.

Haurdun zegoela kaleratu zuten

EBko Auzitegi Gorenak beste epai bat eman du azken orduetan. Bankiaren alde ebatzi du horretan, eta kaleratu zuten emakume baten interesen aurka. Emakume hori haurdun zegoen Bankiak kaleratu zuenean. Auzitegiak uste du, ordea, kaleratze kolektibo baten barruan egin zuela enpresak, eta arrazoi objektiboak zeudela. Horregatik, Bankiareb alde eman du epaia.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.