Guardiani «xantaia» egitea leporatu dio LABek
LAUDIO. Guardianen hauteskunde sindikalak egingo dituzte aurki. Baina zuzendaritzak LABeko ordezkaririk gabeko batzordea nahi duela salatu du sindikatu horrek. Astebetean, haren zerrendan zeuden hamabi hautagaietatik lauk atzera egin ei dute, enpresak jakinarazi zielako hautagai gisa aurkezteak ondorioak ekarriko zizkiela. Enpresa hautagaitza «independenteak» sustatzen ari dela azaldu du, gainera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu