Banco Guipuzcoanoko eta Banco Sabadelleko administrazio kontseiluek baiezkoa eman diote operazioari: banku katalanak gipuzkoarra erosiko du. Trukean, zortzi akzioko Sabadelleko bost akzio eta beste bost obligazio bihurgarri jasoko dituzte; boto eskubiderik gabeko akzio pribilegiatu bakoitzeko, berriz, banku katalaneko akzio arrunt bana. Sabadelleko administrazio kontseiluan bi eserleku izango dituzte Guipuzcoanoko akziodunen ordezkariek.
Guipuzcoanok jakinarazi duenez, erosketa operazioa gauzatzeko, Batzar Orokorrak pare bat aldaketa egin beharko ditu estatutuetan: boto eskubidea mugatzen duen klausula eta operazioa onartzeko gutxieneko muga kendu beharko ditu. Orain arte, ezinbestekoa zen lau akziodunetatik hiruk oniritzia ematea.
Guipuzcoanok eta Sabadellek hitzartutako operazioa aurtengo lehena da bankuen artean. Aurrerantzean, Hego Euskal Herrian eta Espainian aritzen diren bankuen artean laugarrena izango da Sabadell, 94.000 milioi euroren aktiboekin. Erosketa finantzatzeko ez du banku sektorea era ordenatuan berregituratzeko funtsaren (FROB) laguntzarik beharko.
Guipuzcoanok onartu egin du Sabadellen erosteko eskaintza
Operazioa gauzatzeko, Gipuzkoako bankuko Batzar Orokorrak estatutuetan aldaketak egin beharko ditu
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu