"Aurrena, gutxi batzuen interesekoak ziren arau fiskalak diseinatu zituzten. Gero, Confebasken esanei men egin zieten, entzungor eginez Europak laguntzak itzultzeko emandako aginduei". Gune plataformako ordezkarientzat, 30 milioi euroko isuna jaso izana "oso kontu larria" da, batik bat, Europako erakundeak engainatzeko ahalegina egon delako.
Mikel Novel eta Bea Martxueta ELAko eta LABeko ordezkarien esanetan, "bideak" topatu behar dira, diru hori gastu soziala murriztuta ordaindu beharrean, enpresek euren gain har dezaten. "Patronalak ezin du jarraitu ezer gertatu ez balitz bezala".
Halaber, beharrezko jo dute zerga politikak goitik behera aldatzea, "zergak interes orokorren eta beharrizan sozialen zerbitzutan jartzeko".