Gutxieneko soldata %1 igo nahi du Madrilek
MADRIL. UGTk eta CCOOk jakinarazi dutenez, datorren urtean gutxieneko soldata %1 igotzea proposatu die Espainiako Gobernuak. Sindikatuek ez dute onartu proposamena, gutxieneko soldata kontsumo prezioen indizea baino gutxiago igotzeak langileen erosteko ahalmena galtzea dakarrelako. Azaroan %2,3koa zen inflazioa. 633,3 eurokoa da gutxieneko soldata Espainian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu