Ekonomia

Gutxieneko soldata %4 handituko da Espainiako Estatuan 2009an, 624 eurora arte

Zapatero Espainiako Gobernuko presidenteak eman du neurriaren berri, gaur. UGTk eta CCOOk 648 eurora igotzea eskatu zioten.

2008ko abenduaren 26a
13:46
Entzun
Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako Gobernuko presidenteak gaur agindu duenez, datorren urtean hileroko gutxieneko soldata interprofesionala %4 handituko dute. Aurten kopurua 600 eurokoa da eta 2009an 624koa izango da.

Zapaterok Espainiako sindikatuei eta enpresaburuen elkarteei esan zien igoera %3,5ekoa izango zela. UGT eta CCOO sindikatuek 648 eurora igotzea eskatu zioten.

2004ko martxotik dago hura Espainiako presidente karguan, eta harrezkero aipatutako soldata 200 eurotan igo dutela nabarmendu du. "Legealdia bukatzerako (2012rako) gutxieneko soldata interprofesionala 800 eurokoa izatea nahi dugu", adierazi du Zapaterok. PPrekin 1999tik 2004ra artean igoera 36 eurokoa izan zela esan du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.