Biharko Ministroen Kontseiluan onartuko du Espainiako Gobernuak gutxieneko soldata izoztea —hilean 645,30 euro—. UGT eta CCOO sindikatuek kritikatu egin dute PPren gobernuaren erabakia, uste baitute erosteko ahalmena galduko dutela soldata hori jasotzen dutenek.
Batez besteko soldataren eta gutxienekoaren arteko aldea handituz joan da 2007az geroztik. Iaz, Espainiako Gobernuak %0,6 igo zuen gutxieneko soldata 2013rako.