Eta ibili munduan. Haize zakarrak jo zuen euskal kostaldean eta ufada horiek Bilboko Olabarri kaleraino iritsi ziren itxuraz. Aldakortasuna da nagusi akzio azokan: bankuen ufadak berotu zuen Ibex-35 (+%1,29) eta 11.400 puntuen langara hurbildu da. Erreserba Federalak interes tasekin zer egingo duen ikuskizun dago, eta Espainiako FROB bankuen erreskaterako funtsak ere bere jarduna azkartuko duela dirudi: sektorearen berregituraketa bultzatzeak banku handiei eginen lieke mesede ,eta, ondoren, baita ekonomia errealari ere. 1.969 milioi euroren salerosketa izan zen, azkenaldian ohikoa den joeran: gorakadetan ez da 2.000 milioiren langa gainditzen, eta beherakadetan, aldiz, bai. Igoerak sendotasun eskasarekin egiten diren seinale. Ferrovial (+%6,04) eta %4na pasa irabazi zuten Cintra, Gamesa eta Arcelorren kurrinkez harago, giro gorabeheratsuak jarraitzen du. Azkenaldian, dolarra ahultzen denetan igotzen da burtsa; eta alderantziz.
Renovables(+%0,98), Iberdrolaren (+%0,24) filialaren akzioari %25 irabazteko aukera ikusten dio Unicredit (+%4,08) bankuko analistak. Aukera hori ez da, ordea, ziurra: teorian, %25 irabazteko besteko aukera du, epe jakin batean, %25 galtzeko.
Eurostoxx-50 (+%1,88) indizeko 50 akzioek gora egin zuten atzo. Ez da ohikoa, tropel handietan, ahobatekotasuna; baina atzo gertatu zen. Aegonek %6,3 irabazi zuen, eta %4na pasako igoerak izan zituzten ING, Credit Agricole, Saint Gobain eta SocGenek ere.
Haizea buruan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu