Hala ekrana

Joseba Barandiaran Andueza.
2009ko azaroaren 18a
00:00
Entzun
Nola burtsa, hala ekrana. Alakranako arrantzale bahituak askatzea pozgarri den lez, txerritxo ehiztarien kurrinkak ere hala izan ohi dira. Baina burtsak gorrira jotzen badu, hala egiten du ekranak ere. Eta, atzo, 12.000 puntuei begira paratu zen Ibex-35(-%0,23), askorik erreakzionatu gabe. Dolarra sendotzeko hitzak ugaritu dira, baina zorrak bahituta bizi da, AEBetako etxegileen konfiantza uste baino baxuagoak adierazten duen lez. Edurnezurik (+%0,28) ezin izan zuen indizearen erreskatea bideratu: Santanderrek (-%0,93) gorrira jo zuen, eta Tecnicas Reunidasek (-%5,18) piraten tiro latzenak entzun zituen. Salerosketa 2.064 milioirena izan zen, eta gorabehera txikienetatik atera ziren bakarrak Cintra(-%2,01) eta Sacyr (+%2,17) izan ziren. %0,23na egin zuten gora BBVAk eta Iberdrolak, ez noski ikurrina paratua eramateagatik. Wall Streeten sarea motza gertatu zen atzo, eta ez zuen gurean askorik eragin.



Zorra. Espainiako Altxorraren urtebeterako 5.000 milioiren zorra saldu zen atzo, %0,868ko errentagarritasunarekin. Bistan da urtebeteko epean inbertitzaileek ez dutela interes tasak askorik igotzerik espero, Almunia europar komisarioak adierazi lez.



Mafre.Mapfre (-%0,26) aseguru etxeak akzioko 0,07 euroko dibidendu gordina ordainduko du abenduaren 2an, urriaren 26ko kapital hedatzearen aurreko akzioen artean. Hala, 2010eko zerga igoera saihestuko dute akziodun txikiek dibidendu horren gainean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.