LAN EGUTEGIA

Hamabi jaieguneko egutegia onartu du Jaurlaritzak

Martxoaren 19a eta uztailaren 25a jaiegun izendatu ditu gobernuak.

2014ko apirilaren 15a
13:24
Entzun

2015. urterako lan egutegia onartu du Eusko Jaurlaritzak gobernu kontseiluan. Hamabi egun horiei udal bakoitzak aukeratzen dituen bi egun gehitu behar zaizkie. Honako hauek izango dira jaiegunak: urtarrilaren 1a eta 6a, martxoaren 19a, apirilaren 2a, 3a eta 6a, maiatzaren 1a, uztailaren 25a, abuztuaren 15a, urriaren 12a eta abenduaren 8a eta 25a.

Eusko Legebiltzarrak bertan behera utzi zuen Patxi Lopez buru zuen Jaurlaritzak urriaren 25erako ezarritako jaieguna. Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak azaldu duenez, gobernuak ez du asmorik egun hori ordezkatuko duen ekimenik abiatzeko. Haren esanetan, Eusko Legebiltzarrak aukeratu beharko luke "adostasun ahalik eta zabalenarekin" ordezko jaiegun bat, baina argitu du Jaurlaritzak ez duela "jarrera bereziki aktiboa" izango.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.