Goizeko laurak jotzerako piztu da sua Samaniegoko (Araba) El Portillo kalean. Segurtasun Sailaren esanetan, nekazaritza pabiloi batzuei eragin die, eta kiskalita geratu dira horietako hamar. Ez dago zauriturik, baina kalte material handiak eragin ditu suteak.
Suhiltzaileak aritu dira goizaldean garrak itzaltzeko lanetan. Azaldu dutenez, oraindik ez dakite zerk eragin duen sutea.
Arabako Errioxan dago Samaniego; 320 bat biztanle ditu, eta nekazaritza da hango jarduera nagusia.