Hamaika etxe Frantzian

Joseba Barandiaran Andueza.
2009ko martxoaren 7a
00:00
Entzun
Eta Frantziatik at, noski. Asko eraiki dira mailegu merkeen garaian, eta burbuila lehertuta, bankak larrutik ordaindu du. BBVAk %3,69 galdu zuen atzo, Ibex-35 indizeak (-%1,27) %8,98 galdu duen astea ixteko; 7.000 puntuen langa azpitik da jada. Gamesak ere haizea kontra du, eta %3,52 galdu zuen atzo, eta, hala, astea %22,23 argalago amaitu. Nor harritu, ordea, Iberdrolak(-%2,55) astean %11 pasa galdu badu. Berri makroekonomikoak uste bezain txarrak izan dira AEBetan: langabezia %8,1ean kokatu da, otsailean 651 mila lanpostu galdu ostean; zeru (ilun) horiek puska baterako dira. Zortzi hipotekadunetik batek ordaintzeko arazoak ditu; AEBetan ere hamaika etxe dago, nork ordaindu topatu ezinik. Ingurumari horretan Ibex-35eko akzioetan 2.197 milioiren salerosketa soinu jotzaile guztien semeak dantzan jartzeko moduko marka da. Gainera, %4na pasako irabaziak izan zituenik ere ikusi zen: Acerinox eta Red Electrica, hain zuzen ere.



GM, Opel eta Rusal. Ordainketak etetear dauden enpresa entzutetsuak ez dira gutxi eta ez dira nolanahikoak: General Motors eta Opel autogileak edota Errusiako Rusal aluminio ekoizlea bankuekin nahiz gobernuekin negoziaketetan murgilduak dabiltza. Milaka lanpostu jokoan.



Ingalaterrako Bankuak dirua inoiz izan den merkeen kokatu arren, %0,5ean, Erresuma Batuko enpresen mozkinak iaz baino %60 txikiagoak izango dira, Morgan Stanley bankuaren kalkuluen arabera. Depresio Handiaren garaian %57 murriztu ziren mozkinok.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.