Burtsaren igoerak ez du etenik. 10.000 puntuko tontorra gertu du Ibex-35ak, eta buru-belarri, hamar atera nahi duela dirudi, inguruneko baldintzei jaramon handiegirik egin gabe. Adierazgarria da azken egunetan salerosi den diru bolumen handia (3.892 milioi euro atzokoan).Maximoz maximo ibiltzea aspergarri egin zaio jada. Gainerakoan, makroekonomiak dio egoera ez dela burtsak irudikatzen duena bezain ona: Brent upelak 58 dolarren eremuan jarraitzen du, horrek dakartzan arriskuengatik EBZk %2ko interes tasei denbora luzez eutsiko die eta Europako Batzordeak espero du ekonomia %1,3 eta %1,6 artean haztea aurten. Iberiak (+%2,5) eta Arcelorrek (%2,12) gidatu zituzten indizeko beste 33 akzioak. Esanguratsua da azken egunetan EuroStoxx-50ean argindar enpresek jaso duten egurra: RWE (-%1,21), Suez (-%1,06) eta E.ON (-%0,93).
-ACERINOX (=) altzairugileari 3,13 milioi euroko isuna jarri dio Europako Batasuneko auzitegiak, Thyssen Krupp Stainless eta Thyssen Krupp Acciai konpainiekin prezioak hitzartzeagatik. Aurretik, Lehen Auzialdiko epaitegiak emandako ebazpena berretsi egin du EBko auzitegiak. Akordio horrek «lehiaren joku normala mugatzea zuen helburu», auzitegiaren ustez. Acerinoxek esan du isun horrek ez diola eragingo, aurrez ordainduta dagoelako isuna.
BURTSA
Hamar atera nahi dute
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu