Hamar egunean lehen aldiz, jaitsi egin da Espainiaren arrisku saria
Europako Banku Zentraleko kide batek iradoki du prest daudela erreskate funtsari banku izaera emateko
Aspaldiko partez esperantza txiki bat jaso du Espainiak Europako Banku Zentralaren aldetik. EBZko zuzendaritzako kide Ewald Novotnyk iradoki du prest leudekeela ESM erreskate funts iraunkorrari banku izaera emateko. Hala balitz, ESMk berak errazago izango luke merkatuetan finantzatzea, eta hartara diru gehiago izango luke Espainiaren moduan larri dabiltzanei uzteko. Hori bai, Novotnyk ohiko ezezkoarekin erantzun dio Espainiaren ohikoeskaerari, eta berretsi du ez dutela haren zorra erosiko. Komentario horri esker, Espainiaren arrisku saria 649 puntutik 611ra jaitsi zen atzo arratsaldean. Lehen jaitsiera azken hamar egunotan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu