Hamazazpi urte

2012ko apirilaren 20a
00:00
Entzun
1995. Euskaltel sortu zuten, baina ez zuen jarduerarik.

1997. Jose Maria Aznar PPko lehendakarigaiaren inbestiduraren alde egitearen truke, EAJk lortu zuen Espainiako Gobernuak Euskalteli telefonia eskaintzeko baimena ematea. Urte horretako urrian hasi zen lanean, Retevisionekin (geroago Amena) akordioa lortuta. Euskadi Fundazioaren txirrindularitza taldeari sostengua emateari ekin zion.

1998. Lehen zerbitzuak eskaintzen hasi zen: telefonia finkoa lehenik eta kable bidezko telebista gero.

1999. Telefonia mugikorreko zerbitzua ematen hasi zen, Retevisionen sarearen bidez.

2001. Inbertsioen ondorioz artean galerak bazituen ere, lehen emaitza operatibo positiboa izan zuen.

2003. Lehen irabaziak izan zituen, eta egoitza berria inauguratu zuen, Derion.

2006. Amenarekin hautsi zuen, eta telefonia mugikorreko operadore independente bihurtu zen, Vodafoneren sarea baliatuta. Gerra komertziala izan zuen Amenarekin, ordura arteko bezeroen inguruan. Erditik gora bereganatu zituen.

2008. Araba, Bizkai eta Gipuzkoatik kanpo aritzeko Viva Mobile marka sortu zuen.

2011. Abenduan, erretiroa hartu zuen ordura arteko presidenteak, Jose Antonio Ardanzak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.