PERTSONAIA. Sanchez Galan

Haren aurkako auzia artxibatu egin dute

EFE.
Julen Otaegi Leonet.
2022ko ekainaren 24a
00:00
Entzun
Villarejo auzitik onik irtetekotan da Ignacio Sanchez Galan Iberdrolako presidentea. Eta ez da izango frogatu delako ez zituela bere aurkakoak espiatu, baizik eta leporatzen zaizkion delituak ikertzeko epea jada igaro delako. Hala ebatzi du Manuel Garcia Castellon Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak, Sanchez Galanen aurkako auzibidea artxibatu duen epaian. Badago aukera ebazpenari helegitea aurkezteko.

Iberdrolako presidente Ignacio Sanchez Galanek joan den urtarrilean deklaratu zuen. Jose Manuel Villarejo komisarioarekin lotura zuen Cenyt enpresari ustezko enkargu ilegal batzuk egitea leporatu zioten; Iberdrolak, ordea, Galan «jazarpen kanpaina sistematiko» baten biktima zela ziurtatu zuen, eta gertakariek jada preskribatu zutela.

Epaileak esan du«ez dagoela jarduteko tarterik». 2009ra arte egin zituen enkargu horiek Galanek, eta iaz inputatu zuten. Hortaz, hamar urte baino gehiago igaro dira ordutik, eta preskribaturik daude. Horixe bera argudiatu zuen Iberdrolako presidentearen defentsak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.