Lan istripua

Hargin bat hil da Urduñan, beharrean ari zela

Etxebizitza bat eraikitzen ari ziren Urduñan (Bizkaia) 50 urteko hargina eskailerako zulotik behera erori denean. Osalan Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeak jakinarazi duenez lan istripua 9:30 inguruan gertatu da. Behargina 3,5 metroko altueratik behera jausi da eta erorikoaren ondorioz hil da.

2006ko urriaren 3a
15:48
Entzun
Urduñako Basaldua auzoan egiten ari diren etxebizitzetan ari zen lanean JL.C.L. 50 urteko hargina. Osalanek azaldu duenez, langilea 3, 5 metroko altueratik behera erori da eta osasun zerbitzuetako kideek heriotza baieztatu besterik ezin izan dute egin.

Atzo beste bi behargin hil ziren Euskal Herrian eta gaurko heriotzarekin 26 dira udaz geroztik lan istripuan hildako langileak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.