Ekonomia

Hartzekodunen konkurtsora jo du TS Fundicionesek

Jarduerari eutsi egingo dio. Konkurtso eskaera eginda, bideragarritasun eta lehiakortasun bidera itzuli nahi duela esan du enpresak.

Miren Garate.
2013ko azaroaren 29a
15:04
Entzun

Hartzekodunen konkurtsora joateko eskaera egin du Zestoako TS Fundicionesek Donostiako Merkataritza Arloko Epaitegian. Jarduerari eutsi egingo dio, baina aurrerantzean epaileak izendatutako administratzaile batek gainbegiratuko du enpresaren lana. Zuzendaritzako kideek adierazi dutenez, zorra da egun enpresaren arazo nagusia. Aurten 20 milioi euroko fakturazioa izango du, baina 28 milioiko zuloa du. "Enpresaren egitura asko aldatu ezean, ez da bideragarria", adierazi du zuzendaritzak ohar baten bidez.

Aurrez ere hartzekodunen konkurtsoaren aurreko fasean zegoen TS Fundiciones. "Hartzekodunen konkurtsota jota bizi dugun egoera zaila berriz ordenatu nahi dugu, bideragarritasun eta lehiakortasun bidera itzultzeko". Azken urtebetean, eskaerak %43 murriztu direla gaineratu du. Horren arrazoitzat Txinako enpresek egiten duten lehia eta ekoizle batzuek euren fundizioak indartu izana aipatu ditu.

Orain bi aste 50 langile kaleratzeko proposamena egin zion enpresak langileen ordezkaritzari. Horrez gain, geratuko liratekeen110ek baldintza okerragoetan lan egitea nahi zuela esan zuen: hau da, %25 gutxiago kobratzea eta 100 ordu gehiago lan egin urtean, Gipuzkoako metalgintzako itunarekin parekatzeko. Enpresak azaldu zuen neurri horiekin, enpresa «lehiakide europarren pare» jarriko dela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.