Ekonomia

Hasiera batean, bankuei ez zaie tasarik ordainaraziko Greziako bigarren erreskatean

Greziaren bigarren erreskatea lotuz finantza krisia Espainian eta Italian ez areagotzeko bilduko da gaur Eurogunea. Atzo irtenbide ikusgarririk ezin dela espero adierazi ostean, Angela Merkel Alemaniako kantzeillerrak jarrera aldatu eta bere bozeramailearen bitartez esan du irtenbide on bat bilatzeko itxaropena baduela. Bart zazpi orduz izan da bilduta Sarkozyrekin eta Trichetekin.

2011ko uztailaren 21a
11:48
Entzun

Greziako bigarren erreskatea finantzatzeko bankuei tasa bat ordainarazteko proposamena atzera bota du azkenean Euroguneak, eta hasiera batean ez zaie horrelakorik eskatuko. Euroguneko estatu eta gobernuetako presidenteek ezohiko bilera egingo dute gaur Greziaren bigarren erreskatearen gainean gutxieneko batzuetara iristeko, eta bilera hori prestatzeko lanetan baztertu dute bankuei tasa hori ordainaraztea.

Gaurko goi-bileraren helburua herrialde horretan bizi duten egoera Espainiara eta Italiara ez kutsatzea da. 110.000 milioi euro behar ditu Greziak bere etorkizuna bideratzeko, eta azken egunetan bankuei tasa hori ordainazteko proposamenak indarra hartu du. Europako bankuak ez ziren horren aldekoak, ordea. Azkenik proposamen hori ez da egongo goi-bileraren hasieran mahai-gainean.

Goi-bilera 12:45ean hasiko da

Goi-bilera 12:45ean hasiko da, eta estatuburu eta gobernuburuen ordezkariak atzo Angela Merkel Alemaniako kantzillera eta Nicolas Sarkozy Frantziako presidenteak zazpi orduko bileran adostatuakoa aztertzen ari dira, bilera errazteko. Atzoko bileraren edukia ez dute jakinarazi, baina bankuek bigarren erreskatean parte hartzea aurreikusten dutela bai.  

 Jose Manuel Durao Barroso Europako Batasuneko presidenteak arduraz jokatzeko eskatu die ordezkari guztiei, eta akordiora ez iristea Europarentzat oso kaltegarria litzatekeela ohartarazi du. "Egoera oso larria da, eta erantzun bat eskatzen du. Angela Merkel Alemaniako kantzilerrari zeharka zuzendu zaio eta esan du bilerara zer egin daitekeen edo zer egingo duten esanez joan behar dela, "eta ez ezin dena edo egingo ez dena esanez".

Merkel, Sarkozy eta Tricheten arteko akordioak bilera erraztuko du

Merkelek atzo esan zuen ezin dela irtenbide "ikusgarririk" espero, eta bere jarreraren gaineko alarmak piztu zituen. Barack Obama AEBetako presidenteak telefonoz deitu ere egin zion munduko ekonomiaren mesedetan krisia bideratu dezan. Gaur, bileraren aurretik, Merkelek jarrera aldatu eta bere bozeramailearen bitartez esan du irtenbide on bat bilatzeko itxaropena baduela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.