SAKELEKO TELEFONOAK
Haurrentzako telefonoen aurkako kritika ugari
Movistarrek «gero eta adin txikiagoko» haurrak bezero hartu nahi dituela kritikatu du Euskal Herriko Kontsumitzaileen Batasunak (EHKB). Nire lehen sakelako telefonoa publizitate kanpaina jarri du martxan multinazionalak. Funtsean, erabiltzen errazagoak diren telefonoak dira, eta Movistarrek dio gehienez ere 15 zenbakitara dei dezaketela haurrek, eta ezin direla interneten sartu. EHKBk, ordea, salatu du adituek oraindik ez dutela egiaztatu uhin elektromagnetikoak haurrentzako kaltegarriak diren edo ez. Gainera, mezu eta telefono dei «engainagarriak» jaso ditzakete, eta gurasoen poltsikoa zulatu, oharkabean zulatu ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu