Azken urte honetan EAEko Haurreskolak Partzuergoko langileen "lan baldintzak okertzen" joan direla-eta, beharginek beste protesta ekintza bat egingo dute bihar, Bilbon: 9:30etik 10.00etara elkarretaratzea, epaitegiaren aurrean. Murrizketak eta soldata jaitsiera salatuko dute.
LAB, EILAS eta ELAk Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailari eta Haurreskolak Partzuergoari negoziazio kolektiboaren bitartez auzian konponbide bat lortzeko eskaera egin diote.
Auzia epaitegietan dago, eta bihar Bilbokoan aztergai izango dute.
ekonoMIA
Haurreskoletako langileen protesta murrizketen aurka
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu