Iparralde musulmana eta hegoalde kristaua ditu Nigeriak. Larunbatean egindako hauteskundeak PDP alderdiko Coodluck Jonathanek irabazi zituen, hegoaldeko kristauak. Bigarren, berriz, Muhammadu Buhari musulmana geratu zen. Emaitzen berri izan ostean, liskarrak hasi ziren herrialdean, eta dagoeneko 200 hildako izan dira. Gurutze Gorriaren arabera, 60.000 lagunek ihes egin dute iparraldetik.
Iruzurra egon dela salatu du Buharik, eta helegitea jarri du emaitzen aurka. Jonathanek, berriz, liskarrak «onartezinak» direla esan du, eta hauteskundeen osteko liskarrak ikertzeko beste batzorde judizial bat sortuko duela iragarri du.
Hauteskundeen ostean, 60.000 lagunek egin dute ihes Nigeria iparraldetik
Liskarrak ikertzeko batzorde judizial berezi bat sortuko duela iragarri du Jonathan presidenteak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu