BPG

Hazteari ekin dio EAEko ekonomiak, bi urtez atzera egin ondoren

Eustatek jakinarazi duenez, 2013. urteko azken hiruhilekoan %0,3 handitu zen Araba, Bizkai eta Gipuzkoako barne produktu gordina. (Ikusi grafikoa).

Ivan Santamaria.
2014ko otsailaren 7a
14:10
Entzun

Araba, Bizkai eta Gipuzkoako ekonomia atzeralditik atera da. Eustat Euskal Estatistika Erakundeak gaur goizean jakinarazi du 2013. urteko azken hiruhilekoan %0,3 handitu zela barne produktu gordina (BPG), aurreko hiruhilekoaren aldean. Ikuspuntu tekniko batetik, ekonomia bat atzeraldian dagoela esateko bi hiruhilekoz jarraian egin behar du atzera, baina bakar batean hazkundera itzultzea nahikoa da atzeraldia gainditutzat jotzeko. Nafarroako Estatistika Erakundeak aurreratu zuen beste hainbeste izan zela herrialdeko hazkundea (%0,3). Bi urte inolako hazkunderik gabe igaro ditu ekonomiak Hego Euskal Herrian. Urte arteko tasan, hala ere, oraindik ere tasa negatboetan segitzen du: -%0,3 EAEn eta %0,6 Nafarroan.

Kontu ekonomikoen aurrerapena eman du soilik Eustatek, eta heldu den astean atal bakoitzaren xehetasunak argitaratuko ditu. Lehen sektoreak, eraikuntzak eta merkatu zerbitzuek bultzatu dute azken hiruhilekoan izan den hobekuntza. Urte arteko tasan, ordea, sektore guztiek negatiboan segitzen dute, industriaren salbuespen adierazgarria kenduta. Enpleguari dagokionez, hiruhileko batetik bestera hamarren bateko hazkunde txikia izan du. Aurreko urtearekin alderatuz, %1 murriztu da. 2013 osoan, batez beste, BPGa %1,2 txikitu da EAEn, eta %1,3 Nafarroan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.