EZAUGARRIAK
•Izen zientifikoa: Thunnus thynnus. Zimarroia ere deitzen diote.
•Eremua: Ozeano Atlantikoan: mendebaldean, Kanadatik Brasilera; ekialdean, Norvegiatik Kanarietara (Espainia), baita Mediterraneo itsasoan ere.
•Luzera: Lau metro eta erdira iritsi izan dira. Gehienak bi metrotik beherakoak dira.
•Pisua: 100-200 kilokoak dira gehienak. 600 kilotik gorakoak ere arrantzatu izan dituzte.
•Adina: Gehienez, hamabost urte. Lau urterekin helduak dira.
•Ugalketa: Atlantiko mendebaldean, Mexikoko Golkoaren inguruan, apirila eta ekaina bitartean; Atlantiko ekialdean, berriz, Mediterraneo itsasoan.
•Elikadura: Antxoak, txitxarroak, txipiroiak, karramarroak... Harrapari handia da.
•Migrazioak: Migrazio luzeak egiten ditu Ozeano Atlantikoan.
AKORDIOAREN OINARRIAK
•Saldutako kuota: Gipuzkoako eta Bizkaiko itsasontziek—36 eta 5, hurrenez hurren— kuota osoaren %70 saldu dute, 320 tona. 140 tona inguru arrantzatu egingo dituzte.
•Eroslea: Ricardo Fuentes e Hijos (Murtzia, Espainia).www.ricardofuentes.com
•Prezioa: 10,25 euro kiloko. Iaz, batez beste, arrantzaleek 6,75 euro lortu zituzten hegalabur kiloko arrain merkatuetan.
•Banaketa: Guztira 3,25 milioi euro jasoko dituzte, eta guztien artean banatuko dute. Itsasontzi bakoitzak 80.000 euro inguru jasoko ditu.
•Arrantza: Hegalaburraren Bizkaiko Golkoko kuota saldu dute, baina Ricardo Fuentes e Hijos enpresak 320 tonak Mediterraneoan arrantzatuko ditu, ez Bizkaiko Golkoan.
•Helburua: Espainiako enpresak hegalaburra arrantzatu, gizentze kaioletan sartu, gizendu eta Japonian salduko du. Kiloa 30-40 eurotan saltzen du han.
Hegalaburra
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu