Ekonomia

Hegaluze kanpaina makal hasi da

Azoreetara joan behar izan dute Bizkai eta Gipuzkoako 800 bat arrantzalek.

Berria.info
2013ko uztailaren 12a
13:46
Entzun

Bizkai eta Gipuzkoako 90 itsasontzik hegaluzearen arrantzari ekin zioten ekainean, antxoaren kanpaina bukatu bezain laster. Ozeano Atlantiko erdialdera jo behar izan dute, Azoreetara, hemengo kostetan hegaluzerik aurkitzen ez zutelako. Urrutira joanda ere, harrapaketak makalak izan dira. Hurrengo asterako emaitza hobeak espero ditu Leandro Azkue Eusko Jaurlaritzako Arrantza zuzendariak. Horrela, Bizkai eta Gipuzkoako arrantzaleek iaz lortutako emaitzak gainditu ahal izango dituzte; 6.477 tona inguru arrantzatu ziren iaz, eta horietatik 6.362 tonak Eusko Label agiria zuten.

Eusko Label agiriaren garrantzia azpimarratu du Azkuek. Hegaluzeak isatsean duen identifikatzaileak kainabera bitartez arrantzatu dela bermatzen du. Kontsumitzaileenganako abantaila gehiago ere badira. Identifikatzaileak duen kodearekin hegaluzea non, noiz eta nork arrantzatu duen jakin dezake erosleak, zein portutan lehorreratu den jakiteaz gainera.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.