Hegazkigintza

Hegazkigintzaren fakturazioak %28 egin zuen behera iaz

Hegan klusterrarena arabera 1.500 lanpostu galdu ziren sektorean, guztien %10 inguru

Lufthansa konpainiako langile Boeing markako hegazkin bat artatzen. VINCENT JANNINK / EFE
Imanol Magro Eizmendi.
2021eko ekainaren 23a
17:29
Entzun

Iazkoa «inoizko urterik zailena» izan zen hegazkigintza euskal sektorearentzat. Hala deskribatu du Hegan klusterrak bere urteroko balantzean. Aeronautika sektoreko Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako enpresak batzen dituen elkartearen arabera, kideen fakturazioak %28 egin zuen behera 2020n, eta 1.500 lanpostu inguru galdu ziren, guztien %10.

Heganen barne inkestaren datuen arabera, 68 kideen artean 1.873 milioi euro fakturatu zituzten iaz. Datu horiek 2019ko 2.615 milioietatik urrun daude. Era berean, azken urteetako hazkunde joera errotik moztu da. Azken hamarkadan sektorearen fakturazioak %8,5 handitu zen urtero, eta lanpostu kopurua %4.6. Zentzu horretan, klusterrak nabarmendu du lanesku kualifikatuaren galera oztopatzea dela sektoreak duen erronka handietako bat.   

Hegazkigintza zibileko bezeroak izan ziren iaz haien erosketak gehien uzkurtu zituztenak. Boeing eta Airbus dira munduko bi hegazkin ekoizle handienak, eta bide batez euskal enpresen bezero onenak. Bada bien datuak elkartuz gero, haien ekoizpenak %42 egin zuen behera. Hala ere, sektoreak «iraun» egin diola uste du Heganek, baina «ziurgabetasunean» murgilduta dagoela. Pizkundea noiz iritsiko den kalkulatzen hasita, IATA izendatu du Heganek. Nazioarteko elkartearen ustez, aire garraioa 2024an itzuliko da bere onera. 

Bestalde, eta aeronautikarekin jarraituz, BainAEBetako  inbertsio funtsa izan da ITP Aero erosteko eskaintza hoberena egin duena. Rolls Rycek eta erakunde publikoek egitasmo industriala garatuko duen bezeroa aurkitu behar dute, eta, Aernnovaren ezezkoaren ondoren, Aciturri izan daiteke aukeratua. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.