Ekonomia

Hego Euskal Herrian 1.249 hipoteka sinatu dira ekainean, iazkoen erdiak

Mailegua kitatutako hipoteka kopuruak ere joera beherakorra izan du iazko lehen seihilekotik aurtengora.

Berria.info
2013ko abuztuaren 27a
16:07
Entzun

Ekainean 1.249 hipoteka berri sinatu dira Hego Euskal Herrian; iazko epe berean sinatutako 2.429 hipotekekin alderatuz gero, %48,6 gutxiago sinatu dira aurtengo ekainean.

Hipoteka mailegu berriak sinatzearen joera beherakorra da lau lurraldeetan, INEk kaleratutako erregistratutako hipoteka berrien datuen arabera. Esate baterako, 2012ko lehen sei hilabeteetan 18.116 hipoteka berri sinatu ziren; aurtengo urtarriletik ekainera, berriz, 12.937 sinatu dira; iaz baino %28,6 gutxiago. Mailegatutako batez besteko diru kopuruak ere joera beherakorra izan du. Aurten sinatutako batez besteko maileguak 144.717 eurokoak dira; iazko lehen seihilekoan, berriz, 147.500 eurokoak ziren.

Datuei jarraiki, erregistro liburuetan baliogabetzea jaso duen hipoteken kopurua ere txikiagoa izan da aurten iaz baino. 2012ko urtarriletik ekainera, kitatutako maileguak 12.409 izan ziren; aurtengo lehen sei hilabeteetan, berriz, 11.107 izan dira.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.