Ekonomia

Hego Euskal Herrian 1.300 langabe gutxiago zeuden 2008ko bigarren hiruhilekoan

Urteko lehen hiruhilekoarekin alderatuz, EAEn ehun lagunetan egin du gora langabeziak eta Nafarroan 1.400 pertsona gehiago daude beharrean.

2008ko uztailaren 24a
12:26
Entzun
Hego Euskal Herrian 2008ko bigarren hiruhilekoan, aurrenekoarekin alderatuz, behera egin du langabeziak, Espainiako Biztanleria Aktiboaren (EPA) inkestaren emaitzaren arabera: 1.300 lagun gutxiago daude beharrik gabe.

EAEko (Araba, Bizkaia, Gipuzkoa) eta Nafarroako erkidegoko datuak eman ditu EPAk, eta EAEn langabeziak ehun lagunetan egin du gora eta Nafarroan jaitsi egin da 1.400etan.

Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan 76.700 lagun zeuden ekainaren bukaeran lanik gabe. Haien artean, Bizkaian izan zen langabezi tasarik altuena, populazio aktiboaren %6,45ekin. Nafarroan tasa %5,62koa zen, Gipuzkoan %4,77koa Araban %4,26koa.



Iazko datuekin alderatuz, Hego Euskal Herrian langabeziak behera egin du, 3.300 lagun gutxiago daudelako beharrik gabe (EAEn 4.600 langabe gutxiago daude eta Nafarroan 1.300 gehiago).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.