Hego Euskal Herrian abuztuaren aldean 3.038 lagun gehiago zeuden lanik gabe irailaren bukaeran, Espainiako Gobernuko Lan Ministerioak gaur emandako datuen arabera. Nafarroan baino ez da jaitsi langabezia: -38.
Iazko datuekin alderatuz, berriz, 52.765 lagun gehiago daude orain beharrik gabe. Lau herrialdeetan igo da kopurua, eta 160.747 langabe daude.
Datuak
Araba. Irail bukaeran 18.708 langabe (abuztutik +663, iazko irailetik +6.564).
Bizkaia. Irail bukaeran 67.487 langabe (abuztutik +1.825, iazko irailetik +21.630).
Gipuzkoa. Irail bukaeran 37.199 langabe (abuztutik +588, iazko irailetik +12.203).
Nafarroa. Irail bukaeran 37.353 langabe (abuztutik -38, iazko irailetik +12.368).
Hego Euskal Herria. Irail bukaeran 160.747 langabe (abuztutik +3.038, iazko irailetik +52.765).
ekoNOMIA
Hego Euskal Herrian 3.038 langabe gehiago zeuden irailean
Abuztuko datuekin alderatuta, Nafarroan baino ez da jaitsi langabezia. Iaztik 52.765 lagun gehiago daude orain beharrik barik. 160.747 langabe daude.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu