ekonomia

Hego Euskal Herrian 3.200 langabe gehiago zeuden hirugarren hiruhilekoan

Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan igo egin zen langabezia, Nafarroan jaitsi. Guztira 165.000 lagun daude lanik gabe.

2011ko urriaren 28a
22:25
Entzun

Langabeziak gora egin du berriro Hego Euskal Herrian, urteko bigarren hiruhilekoko datuen aldean hirugarrengoan 3.200 lagun gehiago daudelako lanik gabe, gaur Espainiako Estatistika Institutuak jakinarazi duenez.

Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan igo egin zen langabezia, Nafarroan jaitsi.

- Araba. 2.200 langabe gehiago 2011ko hirugarren hiruhilekokoan (denera 16.000), %10eko langabezia.

- Bizkaia. 800 langabe gehiago (denera 76.000), %13,4ko langabezia.

- Gipuzkoa. 4.000 langabe gehiago (denera 37.000), %9,6ko langabezia.

- Nafarroa. 3.600 langabe gutxiago (denera 36.000), %11,6ko langabezia.

- Hego Euskal Herria. 3.200 langabe gehiago (denera 165.000).

ELAren salaketa

ELAk esan du azken urteotako gastu publikoa murrizteko politika gizartearentzat eta ekonomiarentzat oso kaltegarria izan dela. "Ez dauka inongo zentzurik jarduera politikoa geldiarazten duten politikak areagotzeak, langabezia ere areagotu egiten baitute".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.