Enplegua

Hego Euskal Herrian 509 langabe gutxiago uztailean

Hala ere, Gipuzkoan eta Nafarroan hazi egin da enplegurik gabe daudenen kopurua. Guztira 166.773 langabe zenbatu ditu Hego Euskal Herrian Espainiako Lan Ministerioak.

2010eko abuztuaren 3a
11:16
Entzun
Hego Euskal Herrian ekaineko aldean 509 lagun gutxiago zeuden enplegurik gabe uztail bukaeran, Espainiako Lan Ministerioak gaur emandako datuen arabera. Nolanahi ere, aldea dago probintziatik probintziara, Araban eta Bizkaian jaitsi egin baita langabe kopurua eta Nafarroan eta Gipuzkoan igo.

Iazko garai bereko datuekin alderatuz, berriz, 9.439 lagun gehiago daude orain beharrik gabe. Orotara, 166.773 lagun zeuden uztail amaieran enplegurik gabe Hegoaldean.

Datuak

Araba. Uztail bukaeran 18.861 langabe (ekainetik -398, iazko uztailetik +1.470).

Bizkaia. Uztail bukaeran 68.963 langabe (ekainetik -329, iazko uztailetik +5.135).

Gipuzkoa. Uztail bukaeran 38.008 langabe (ekainetik +194, iazko uztailetik +2.523).

Nafarroa. Uztail bukaeran 40.941 langabe (ekainetik +24 iazko uztailetik +3.211).

Hego Euskal Herria. Uztail bukaeran 166.773 (abuztutik -509 iazko uztailetik +12.339).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.