Ekonomia

Hego Euskal Herrian 7.241 langabe gehiago urrian

Proportzioan Nafarroan igo da gehien langabezia irailetik, %9,61. Gipuzkoan izan du, aldiz, igoerarik txikiena (%5,50). Iazko urriko datuekin alderatuta are eta nabarmenagoa da langabeziaren igoera.

2008ko azaroaren 4a
18:23
Entzun
INEM Espainiako Enplegu Institutuak eman berri dituen datuen arabera, urrian irailean baino 7.241 lagun gehiago zeuden enplegurik gabe Hego Euskal Herrian. Horrenbestez, nabarmen egin du gora langabeziak, eta, gainera, joera hori izan du lau probintzietan.

Nolanahi ere, Nafarroan izan du proportzioan hazkunderik handiena (2.401 langabe gehiago, %9,61). Araba kokatu da hurrena (791 langabe gehiago, %6,51); Bizkaia ondoren (2.673 langabe gehiago, %5,83), eta Gipuzkoan izan du igoerarik apalena (1.376 langabe gehiago, %5,50).

Datuak aurreko urteko urrikoekin alderatuta are eta nabarmenagoa da langabe kopuruaren igoera. Guztira, 21.259 lagun gehiago dira enplegurik gabe daudenak iazko urrian baino. Nafarroan %35,42koa da urte batetik besterako igoera, Araban %22,90ekoa, Bizkaian %19,05ekoa eta Gipuzkoan %17,45ekoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.