Hego Euskal Herrian hirugarren hiruhilekoaren aldean 7.800 lagun gehiago zeuden lanik gabe urteko azken hiruhilekoan, Espainiako Gobernuko Lan Ministerioak gaur emandako datuen arabera. Nafarroan baino ez da jaitsi langabezia: -2.800 langabe.
Iazko datuekin alderatuz, berriz, 4.800 lagun gutxiago daude orain beharrik gabe. Nafarroan eta Bizkaian gora egin du langabe kopuruak: 3.500 eta 9.000 langabe hurrenez hurren. Araban eta Gipuzkoan, berriz, iaz baino lagun gutxiago daude beharrik gabe: 5.000 eta 5.200 langabe gutxiago.
Datuak
Araba. Laugarren hiruhilekoan 17.500 langabe (aurreko hiruhilekotik +2.800, iaztik -5.000).
Bizkaia. Laugaren hiruhilekoan 71.000 langabe (aurreko hiruhilekotik +9.000, iaztik +1.800).
Gipuzkoa. Laugarren hiruhilekoan 26.300 langabe (aurreko hiruhilekotik -1.200, iaztik -5.200).
Nafarroa. Laugarren hiruhilekoan 35.700 langabe (aurreko hiruhiletik -2.800, iaztik +3.500).
Hego Euskal Herria. Laugarren hiruhilekoan 150.600 langabe (aurreko hiruhilekotik +7.800, iaztik -4.900).
Ekonomia
Hego Euskal Herrian 7.800 langabe gehiago zeuden 2010eko laugarren hiruhilekoan
Aurreko hiruhileko datuekin alderatuta, Nafarroan baino ez da jaitsi langabezia. Iazko datuekin erkatuta, berriz, 4.900 lagun gutxiago daude orain beharrik barik Hego Euskal Herrian. Guztira 150.600 langabe daude.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu