2012ko lehen hiruhilekoarekin alderatuta gora egin zuen Hego Euskal Herrian langabeziak. Hain zuzen, bigarren hiruhilekoan aurrenekoan baino 11.600 langabe gehiago zeuden Araba, Bizkai, Gipuzkoa eta Nafarroan, Espainiako Estatistika Institutuak gaur jakinarazi duenez.
Iazko garai beretik ere hazi egin da langabezia Hegoaldean: 39.800 pertsona gehiago daude lan barik.
Guztira 202.100 daude langabezian, %15. Araban 23.400 langabe daude, Bizkaian 85.900, Gipuzkoan 41.800 eta Nafarroan 51.000.