Ekonomia

Hego Euskal Herrian pentsiodun kopuruak gora egin du iazko uztailetik

Batez besteko pentsioa 1.042 eurokoa da, iaz baino %3,2 handiagoa.

Berria.info
2013ko abuztuaren 22a
12:33
Entzun

Uztailean 642.727 pentsiodun ziren Hego Euskal Herrian, iazko epe berean baino 11.569 gehiago. Hortaz, hazkundea %1,83koa izan da. Pentsiodunen artean hainbat talde bereizten dira, hala nola behin betiko ezgaitasuna jasoa dutenak, erretiroa hartua dutenak, alargun pentsioa dutenak, umezurtz pentsioa dutenak eta familiartekoentzako pentsioa dutenak. Nabarmentzekoa da pisu gehien duen taldea erretiro pentsioa dutenena dela, pentsio guztietatik %63 haiei dagokie eta. Hazkunde geldo baina etengabean da talde horren partaide kopurua, %2,65 egin baitu gora partaide kopuruak iazko uztailetik.

Pentsioen batez besteko zenbatekoak ere gora egin du kasu gehienetan; salbuespen bakarra alarguntze pentsioaren zenbatekoaren murrizketa da. Kontrako aldean da erretiro pentsioa: %3,3 egin du gora azken hamabi hilabeteetan, 1.190 eurora iritsi den arte.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.