Ekonomia

Hego Euskal Herrian prezioek %0,1 egin dute behera otsailean

Hego Euskal Herrian KPI Kontsumo Prezioen Indizeak %0,1 egin du behera otsailean. Prezioek behera egin zuten otsailean Bizkaian eta Gipuzkoan. Araban, berriz KPIak gora egin zuen. Nafarroan bestalde, INE Espainiako estatistika erakundeak eman dituen datuen arabera prezioek ez dute gora beherarik izan.

2006ko martxoaren 14a
18:21
Entzun
Joan den otsailean Araban %03 garestitu zen bizimodua. INEk emandako datuen arabera, berriz, bizkaitarren eta gipuzkoarren bizimodua merketu egin zen. Bizkaian esaterako prezioek %0,2 egin zuten behera eta Gipuzkoan %0,1. Urtarriletik, otsailera ordea ez zen aldaketarik izan Nafarroan.

Azken urtebetean, beraz, Arabarena izan da daturik txarrena. Bera izan baita inflaziorik altuena pilatu duen herrialdea %4,6arekin. Nafarroako datua ere altua izan da azken hamabi hilabeteetako datuen arabera %4koa. Bizkaiko eta Gipuzkoako infalazio datuak zertxobait baxuagoak dira; %3,8 eta %3,7 hurrenez hurren. Hego Euskal Herriko KPIaren urtearteko datuari begiratuz gero %3,9koa izan dela ikusiko dugu.

Alkoholdun edariak eta tabakoa %2,9 merketu dira otsailean. Horiek izan dira gehien merketu diren gaiak. Besteak beste tabakoaren merkatuan izan diren salneurriaren gora beherek eraginda. Merkealdien amaiera tarteko jantzien eta oinetakoen prezioak ere egin du behera, %0,9 hain zuzen.

Beste muturrean berriz, gehien garestitu diren taldeak ditugu. Inflzio daturik handiena garraioaren sektorekoa izan da %0,7 igo baita. Batez ere erregaiaren garestitzeak eraginda. Ostalaritzan ere izan da igoera (%0,6) urte hasieran jatetxe, taberna eta kafetegietan ohikoa izaten den prezioen igoera dela eta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.