Argindarrari buruzkoa da aste honetako Ekonominutua. Zehazki enpresek ordaindu beharreko tarifen gainekoa. Iker Aaranburu eta Xabier Martin kazetariek aztertu dute gaia.
Hain zuzen, Espainiako Gobernuaren aurrekontuak babestearen truke, urtero 50 milioitik gora aurreztuko dituzte 1.100 enpresak Hego Euskal Herrian. Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapenerako sailburuaren arabera, akordioari esker enpresek lehiakortasuna berreskuratuko dute.