Langabezia

Hego Euskal Herriko langabeen kopurua igo egin da urrian

Lanik gabe daudelako INEM Espainiako Enplegu Institutuan izena emanda daukaten Hego Euskal Herriko biztanleen kopurua igo egin da urrian. Espainiako Lan Ministerioak eman dituen datuen arabera, urrian 1.054 langabe gehiago ziren INEMeko zerrendetan irailean baino. Dena den, joera diferentea izan da probintzien arabera: Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan igo egin da langabetuen kopurua; Araban, berriz, zertxobait jaitsi da. Iazko urriko datuekin alderatuta, berriz, enplegurik ez dutenen kopurua jaitsi egin da Hego Euskal Herrian.

2005eko azaroaren 3a
16:09
Entzun
Zehazki, honakoak dira datuak:

Hego Euskal Herria: 103.268 langabe; irailean baino 1.054 gehiago, baina iazko urrian baino 5.313 gutxiago.

Araba: 10.963 langabe; irailean baino 23 gutxiago, eta iazko urrian baino 488 gutxiago.

Bizkaia: 47.238 langabe; irailean baino 492 gehiago, baina iazko urrian baino 4.813 gutxiago.

Gipuzkoa: 23.651 langabe; irailean baino 363 gehiago, baina iazko urrian baino 520 gutxiago.

Nafarroa: 21.416 langabe; irailean baino 222 gehiago, eta iazko urrian baino 508 gehiago.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.