Hegoaldean 1.200 lagun gutxiago ari dira lan bila

Langabe kopurua %1,29 jaitsi da eta langabezia tasa %6,96raino murriztu da, INEren datuen arabera

Erredakzioa
2005eko urriaren 29a
00:00
Entzun
Bizkaian soilik egin du behera langabeziak. 8.800 lagun gutxiago ari ziren lan bila Bizkaian urteko hirugarren hiruhilekoan, baina Araban, Gipuzkoan eta Nafarroan gora egin zuen kopuruak. Araban gehienbat, 4.000 langabe gehiago zenbatu baititu INEk.

Hego Euskal Herrian 1.200 langabe gutxiago daude(-%1,29), eta langabezia tasa %6,96raino jaitsi da. Datuok, baina, ez dituzte sindikatuak erabat poztu.Sortzen ari den enpleguak oinarria «baldintza prekarioetan» duela salatu zuen LABek. Berretsi zuten emakumeek eta gazteek pairatzen dutela egoera eskasena, eta urte hasieratik izenpetu diren hamar kontratutik bederatzi baino gehiago aldi baterakoak direla salatu zuten (%92,4 zehazki).Datuak «baikortasunez» irakurri daitezkeela ukatu zuen CCOOk. Aldi baterako kontratuak finkoak baino lau aldiz gehiago hazten ari direla ohartarazi zuen. «Etorkizunik gabeko enplegua sortzen ari dira».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.