Berrikuntza

Hegoaldetik 249 eskaera jaso zituen Europako Patente Bulegoak

Aurreko urtean baino lau gutxiago dira; oro har, gora egin du Europako enpresek eta asmatzaileek egindako eskaera kopuruak.

Samsung da Europako Patente Bulegoan eskaera gehien aurkeztu dituen enpresa, Phillipsen atzetik. Irudian, Samsungen erloju bat,. RAINER JENSEN / EFE
Ivan Santamaria.
2016ko martxoaren 3a
10:37
Entzun

Europako Patente Bulegoak 279.000 eskaera jaso ditu 2015. urtean, inoiz baino gehiago. Bulegoko arduradunen ustez, patente eskubideak babesteko arduraren erakusle da interes hori. Joan den urteko emaitzei buruzko txostena argitaratu du gaur bulegoak.

Datu batzuk eskualdeka ematen ditu. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan patenteak babesteko eskaerak apur bat handitu dira, baina behera egin dute Nafarroan. 2014. urtean 253 izan ziren, eta iaz 249.

Bost herrialdek dituzte berrikuntzak babesteko eskaera kopururik handiena. Lehenbizkoa ez da Europakoa, gainera, AEBek dutelako lehen postu hori. Atzetik daude Alemania, Japonia, Frantyzia eta Herbehereak. Medikuntzari lotutako teknologia da sektoreen artean aktiboena, eta %11 handitu ditu patente eskeak. Komunikazio digitalak, konputadorek, argindarrak eta energiak, eta garraioek osatzen dute zerrendako lehen bost tokiak.

Bulegora gehien jotzen duten eragileen berri ere jasotzen du txostenak. Kasu honetan, teknologia konpainiak dira jaun eta jabe. Phillips izan da lehena, 2.402 eskaera eginda. Atzean ditu Samsung, LG, Huawei eta Siemens. 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.