ekonomia

Helena Francoren arabera, zerga iruzurraren aurka erakunde arteko koordinazioan "asko" dago egiteko

Zerga iruzurraren ia %75 BEZ eta Sozietate Zergan dagoela gogoratu du Franco Gipuzkoako Ogasun diputatuak Eusko Legebiltzarrean egin duen saioan.

2013ko apirilaren 17a
15:09
Entzun

Helena Franco Gipuzkoako Ogasun diputatuak agerraldia egin du Eusko Legebiltzarrean, PSE-EEk eskatuta. Ohartarazi du zerga iruzurraren kontra erakundeen arteko koordinazioan "asko" dagoela egiteko. "Iruzurraren aurkako borrokan egundoko garrantzia du informazioak, eta, horretarako, ezinbestekoa da zerga administrazioek eskuratzen dituzten datuak trukatzea. Aurrerapauso nabarmenak eman diren arren, oraindik asko dago egiteko alor honetan ere", esan du.

Zerga iruzurraren aurka ogasunen plan bateratua posible den galdetu dio PSE-EEk Francori. "Oso urrun ikusten dut", onartu du Ogasun diputatuak. Helena Francoren iritziz, araugintzan ere erronka handia dute administrazioek, zerga ihesak saihesteko.

Azaleratzen den zerga iruzurraren %70 inguru urtean bertan likidatu eta kobratzen da, Gipuzkoako Ogasun diputatuaren arabera. Gipuzkoan iruzurraren aurka abiatutako bidea zein den erakutsi du. 2012ko zerga egiaztapeneko planean 402,9 milioi euroko zorra atzeman zuen Ogasunak, aurreko urtean baino %29 gehiago (312,4 milioi 2011n).  2012ko planaren neurri indartsuenak aipatu ditu: batetik, enpresa handiak kontrolatzea eta zordun handien etengabeko segimendua egitea.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.