Suitzak eskatuta atxilotu duela diote iturri ofizialek. Baina Bernaren eskaria 2012tik dator, eta orduan ere atzeman zuten Faliciani zerrenda ezagunaren egilea, ordea, Auzitegi Nazionalak eta Gobernuak aske uztea erabaki zuten, argudiatuz bankuko sekretuak haizatzea ez dela delitua Espainian. Orain, bigarrenez atxiki dute Herve Falciani, eta bihar igaroko da epailearen aurretik. Hark erabakiko du euroagindua onartu edo ez.
Madrilen atzeman du Poliziak. HSBC bankuko informatikari ohiari bost urteko kartzela zigorra ezarri zioten bere jaioterrian, bankuko "ezkutuko kontuak" legez kanpo haizatzea eta datuak lapurtzea egotzita.
Litekeena da mugimendu horrekin Espaniak Suitzarekiko harremanak hobetu nahi izatea. Izan ere, han daude CUPeko diputatu Anna Gabriel eta ERCko idazkari nagusi Marta Rovira. Lehenaren aurkako atxilotze agindurik ez du eman Espainiak, baina bai bigarrenaren aurka. Suitzak, ordea, aurrez esana du ez duela inor Espainiaratuko delitu politikoengatik.